Zer da hau?


Ekaitz naiz, informatikako ikaslea naiz eta zoroa noizbehinka, beste gauza askoren artean. Denboratxo bat eman dut proiektu ezbein baten lanean...Joko bat sortu dut!!! Tira, edo antzerako zerbait... Ondo pasatzeko beharrezkoa dena duela uste dut, ez dut uste 30 minutu baino gehiago beharko duzuenik jokoa pasatzeko, horregatik ez du gordetzeko punturik, baina istorioa, benetako tokietan oinarritutako mailak, zenbait buruhauste, musika eta erreferentzia eta sekreto asko ditu, espero dut gustoko izatea!!!



Baina zer da...

Zaila da laburtzea, baina behin amets bat izan zeneko joko bat sortu dut!!! Ordu asko behar izan ditut Unity 3d nola erabiltzen den ulertzeko, zein jokoaren motorra den, eta jokorako kode ezberdinak sortzeko, beherago aurkitu ditzakezue jokoaren eta erabilitako kodeen zenbait pantaila-irudi, informazio gehiago nahi naduzue edo jokoa nola egin dudan jakin nahi baduzue orri amaieran nire posta elektronikoa aurki dezakezue (ekaitz_11@hotmail.com). Jokoa nola garatu den jakin nahi baduzue eta web orrialdearen lehenengo proiektua zein jokoaren lehen bertsioak ezagutu nahi badituzu, bota ezazu begirada bat IRAGANERA.

Bitxikeriak


Arreta asko jarri jolasterakoan.... denak bere esanahia dauka!

Argazkiak


Begirada bat eman jolastu aurretik!!!

Ezezagunaren sortzaileak...


Ikus dezakezuenez, ez gara batere normalak, bakoitza den modukoa da!!

...

Alberdo

Hau ezagutzen dut!!! Bai, prozesu osoa jarraitu duena da, istorio nagusia egiten eta zenbait marrazkirekin lagundu didana.

...

Zoroa

Benetan argazki hau...hori ni naizela ematen du eta guztiek zoro deitzen naute... orain mundu osoa zoratuko dut, zu izango zara lehena!

...

Loti ederra

JAJAJA Tipo hau, bidaia hori... Soinu efektuekin lagundu dit eta, batez ere, diseinu artistikoari zentzua ematen. Laburbilduz, dena politago egiten.

Probatu nahian?

Deskargak


Sakatu zure sistemaren argazkia!


descargawindows descargaosx


Pasahitza: dream-ekaitz